Ir al contenido principal

ABBADIA MANNOR

ABBADIA MANNOR


PLASTIKA, FRANTSESA ETA INGELESA

Proiektuetako aste honetan, Ingeleseko mintegian Rol Joko bat antolatzea pentsatu dugu. Horretarako interneteko web gune batean aurkitutako Rol joko eredu bat hartu dugu. Asesinato en Hastings Mannor zuen hasierako izena, guk berriz, Abbadia Mannor deitu diogu.


     Rol jokoa                    


  


Rol joko honetan, 8 pertsonaiek hartzen dute parte. Gaztelu baten jabea hilik agertzen da, eta momentu horretan 8 pertsonaia horiek bertan zeuden, beraz, denak dira susmagarriak eta jokalariek aurkitu behar dute zein izan den hiltzailea.

Characters




Dictionaries



Guk Abbadie gaztelua hartu dugu abiapuntutzat.


Horregatik, ikastetxeko eraikin txikia gaztelu bihurtu dugu Plastikan egindako mural batzuk erabilita. Proiektuen azkeneko eguna rol jokoarekin amaitu dugu. Guzti hau aurrera eramateko ondorengo pausoak jarraitu ditugu:


The castle






  1. Lehenengo egunean, 8 ikasle aukeratu ditugu. Beste hainbat plastikan muralak margotzen egon dira. Hauetako ikasle bakoitzak rol jokoaren pertsonaia bat aukeratu du. Antoine d’Abbadie hildakoa dela kontutan harturik, eta bere gazteluan hilik agertu dela jakinda, Abbadieren inguruko pertsonaiak aukeratu dira rol jokoa antolatzeko, Hastings Mannor jokoaren pertsonaiak eredutzat harturik.


Each character in his/her room









  1. Pertsonaia bakoitzak bere testua ingelesez sortu du, batek ezik, bere alibia (koartada) frantsesez sortu duelarik. Gainera, jokoa errazagoa izateko, beti ere pista bat eman behar zaio jokalariari, eskatuko dioten froga baten truke.

Writing




  1. Bigarren egunean, ikasleen aldaketa egin dugu. Testuak sortu dituzten ikasleak muralak margotzen ibili dira, eta plastikan egon direnak, berriz, aurretik sortu dituzten testuak buruz ikasi behar dituzte. Hauek izango dira azken eguneko jokoan antzezlariak, hau da, gazteluko pertsonaiak. Sortzaileak, berriz, pertsonaia bakoitzaren aldamenean kokatuko dira, jokalarientzako hiztegi moduan.



Learning by heart






  1. Azkeneko egunean, O-24, proiektuei amaiera emateko, rol jokoa antzeztu da.


    1. Eraikina mozorrotu da.
    2. Pertsonaiak mozorrotu dira.
    3. Ez plastikan, ez ingelesean ibilitako ikasleak gerturatu dira hildakoa zein den bilatzera. Ikasle hauek bai informatikan eta bai teknologian ibili dira bitartean.
    4. Hasieran, 3 ikasle aukeratu dira jokoa 4 hizkuntzatan azaltzeko: ingelesez, frantsesez, euskaraz, eta azkenik erdaraz.
    5. Gero pertsonaia bakoitza gazteluko gela batean sartu da bere hiztegiarekin, eta jokoari hasiera eman zaio. Jokalariek, taldetan, pertsonaiak banan banan entzuten joan dira, hiltzailea zein den asmatu arte. Asmatzen lehenengo taldea, irabazlea da.


 Playing the role




The murderer....




....arrested


Zergatik erabaki dugu Rol Jokoa egitea?


Ingeleseko proiektua ludikoa izatea nahi genuen. Proiektu guztien bukaera izan behar zuenez, zerbait dibertigarria izan behar zuen. Beraz, jokoarekin batera, ikasleek hainbat gaitasun landu dituzte. Adibidez, testuen sorkuntza, idazmena eta sormena landu dute.


2. eguneko ikasleek, testua buruz ikasi duten bitartean, irakurmena landu dute. Eta hauek ere, azkeneko egunean, ahoskera landu dute. Dena atzerriko hizkuntzan izan denez, bai ingelesez eta bai frantsesez, ikasle guztiek entzumena landu dute.


Bestalde, Plastikako lanean, gaitasun artistikoa bete-betean landu dute.


Hona hemen guzti hau irudi batzuetan:


Bideoa




Ikasleen balorazioa:



Jokalarien ikuspegiaren aldetik

Comentarios

Entradas populares de este blog

Abbadiarekin solasean

Otsailaren 20an, proiektua hasi genuen XIX. mendean eman ziren aldaketak aztertuz: trena, lurrunontzia, Afrikaren ezagupena, Errepublika, zientziaren aurrerapenak, euskara eta Euskal Herriaren mirespena... Garai horretako bi protagonisten, Anton Abbadiaren eta Pierre Lotiren, eskutik XIX. mendean barrena ibili gara.  Lan hau egiteko, hiru taldetan antolatu gara: Antoine taldea, Pierre taldea eta Virginie taldea.   Informazioa biltzen ari ginen bitartean, Abbadia jauregian agertzen diren esaldi batzuk agerian utzi genituen . Geroag o, esaldi hauek elkarrizketan sartu beharko gen ituen. Bigarren egunean, asteartean, fikziozko solasaldi bat asmatu genuen Pierre Lotiren eta Anton Abbadiaren artean. Solasaldia prestatu eta gero, grabatu egin genuen , ez genuen ahaztu garaiko giroa. Hemen daude egindako audioak. Antoine taldea: Virginie taldea:   Pierre ...

Teknologiako proiektua

Hondarribira joan ginen, kaiara, eta teodoliroarekin kaiatik Abbadiako gaztelura eta Hondarribiko espigoira angeluak neurtu genituen. Gero, espigoira abiatu ginen, eta handik kaiara berriro neurtu genuen angelua. Teodolitoa tresna topografiko bat da, plano ezberdinak neurtzeko erabiltzen da.