Proiektuen Astea Hirubiden 2017 Hirubideko irakasle talde batek erronka bati ekin zion duela urte bete. Ikastetxeko klase arruntak eten aste betez eta lau proiektu interdisziplinar aurrera eramatea Ohiko ordutegi alde batera utzi, laneko espazioak aldatu (pasiloak, liburutegiak, klaseak ere beste modu batean erabili, kanpo aldera atera....) Ikasturtearen zehar sekretupean (gutxi gorabehera) eraman genuen eta otsailaren 17an laugarren mailako ikasleak Abbadiako gaztelura eraman genituen Proiektuean Astea zertan zetzan azaltzeko. Lau proiektuak ANTOINE D´ABBADIE ren inguruan direnez, gazteluaren bisita egin genuen. Horren ondoren Abbadia gazteluko bilera gela batera eraman genituen proiektuen aurkezpena egiteko. Lau proiektu aurkeztu ziren: Abbadiarekin Solasean (Gizarte eta Euskera) Aroma a Carbonilla (Gizarte et...