Ir al contenido principal

ABBADIA MANNOR

ABBADIA MANNOR


PLASTIKA, FRANTSESA ETA INGELESA

Proiektuetako aste honetan, Ingeleseko mintegian Rol Joko bat antolatzea pentsatu dugu. Horretarako interneteko web gune batean aurkitutako Rol joko eredu bat hartu dugu. Asesinato en Hastings Mannor zuen hasierako izena, guk berriz, Abbadia Mannor deitu diogu.


     Rol jokoa                    


  


Rol joko honetan, 8 pertsonaiek hartzen dute parte. Gaztelu baten jabea hilik agertzen da, eta momentu horretan 8 pertsonaia horiek bertan zeuden, beraz, denak dira susmagarriak eta jokalariek aurkitu behar dute zein izan den hiltzailea.

Characters




Dictionaries



Guk Abbadie gaztelua hartu dugu abiapuntutzat.


Horregatik, ikastetxeko eraikin txikia gaztelu bihurtu dugu Plastikan egindako mural batzuk erabilita. Proiektuen azkeneko eguna rol jokoarekin amaitu dugu. Guzti hau aurrera eramateko ondorengo pausoak jarraitu ditugu:


The castle






  1. Lehenengo egunean, 8 ikasle aukeratu ditugu. Beste hainbat plastikan muralak margotzen egon dira. Hauetako ikasle bakoitzak rol jokoaren pertsonaia bat aukeratu du. Antoine d’Abbadie hildakoa dela kontutan harturik, eta bere gazteluan hilik agertu dela jakinda, Abbadieren inguruko pertsonaiak aukeratu dira rol jokoa antolatzeko, Hastings Mannor jokoaren pertsonaiak eredutzat harturik.


Each character in his/her room









  1. Pertsonaia bakoitzak bere testua ingelesez sortu du, batek ezik, bere alibia (koartada) frantsesez sortu duelarik. Gainera, jokoa errazagoa izateko, beti ere pista bat eman behar zaio jokalariari, eskatuko dioten froga baten truke.

Writing




  1. Bigarren egunean, ikasleen aldaketa egin dugu. Testuak sortu dituzten ikasleak muralak margotzen ibili dira, eta plastikan egon direnak, berriz, aurretik sortu dituzten testuak buruz ikasi behar dituzte. Hauek izango dira azken eguneko jokoan antzezlariak, hau da, gazteluko pertsonaiak. Sortzaileak, berriz, pertsonaia bakoitzaren aldamenean kokatuko dira, jokalarientzako hiztegi moduan.



Learning by heart






  1. Azkeneko egunean, O-24, proiektuei amaiera emateko, rol jokoa antzeztu da.


    1. Eraikina mozorrotu da.
    2. Pertsonaiak mozorrotu dira.
    3. Ez plastikan, ez ingelesean ibilitako ikasleak gerturatu dira hildakoa zein den bilatzera. Ikasle hauek bai informatikan eta bai teknologian ibili dira bitartean.
    4. Hasieran, 3 ikasle aukeratu dira jokoa 4 hizkuntzatan azaltzeko: ingelesez, frantsesez, euskaraz, eta azkenik erdaraz.
    5. Gero pertsonaia bakoitza gazteluko gela batean sartu da bere hiztegiarekin, eta jokoari hasiera eman zaio. Jokalariek, taldetan, pertsonaiak banan banan entzuten joan dira, hiltzailea zein den asmatu arte. Asmatzen lehenengo taldea, irabazlea da.


 Playing the role




The murderer....




....arrested


Zergatik erabaki dugu Rol Jokoa egitea?


Ingeleseko proiektua ludikoa izatea nahi genuen. Proiektu guztien bukaera izan behar zuenez, zerbait dibertigarria izan behar zuen. Beraz, jokoarekin batera, ikasleek hainbat gaitasun landu dituzte. Adibidez, testuen sorkuntza, idazmena eta sormena landu dute.


2. eguneko ikasleek, testua buruz ikasi duten bitartean, irakurmena landu dute. Eta hauek ere, azkeneko egunean, ahoskera landu dute. Dena atzerriko hizkuntzan izan denez, bai ingelesez eta bai frantsesez, ikasle guztiek entzumena landu dute.


Bestalde, Plastikako lanean, gaitasun artistikoa bete-betean landu dute.


Hona hemen guzti hau irudi batzuetan:


Bideoa




Ikasleen balorazioa:



Jokalarien ikuspegiaren aldetik

Comentarios

Entradas populares de este blog

Aroma a Carbonilla (AaC)

Aroma a Carbonilla es un proyecto dentro de otro proyecto aún mas grande llamado Soltando Vapor, que iniciamos el 11 de Noviembre de 2016 y acabará en junio del 2017. El proyecto AaC lo empezamos el lunes 20F y lo acabamos el martes 21F. Consistía en dividir el aula de 4. A en 4 grupos diferentes. A dos grupos se nos repartieron fotografías y textos para analizar las exploraciones en el siglo XIX de Abbadie, Speke, Burton y Stanley al Nilo Azul y al Nilo Blanco. Por otro lado, los otros dos grupos trabajaron materiales sobre el accidente de tren en Abando (Bilbao, 1896) y en la estación del Oeste (París, 1895), y el relato de Edgar Allan Poe, Los crímenes de la rue Morgue . El profesor nos facilitó información masiva sobre esos temas, que tuvimos que desmenuzar y convertir en noticia siguiendo una estructura (triángulo invertido, reloj de arena o diamante), y exponerla después delante de una cámara al modo en que lo hacen lxs periodistas y locutorxs.  Al día siguiente, 21F, ter...

Etiopiako bidaia - A TALDEA

Aurrekontua ETIOPIAKO BIDAIA Deskribapena Prezioa (€) Kantitatea Subtotala Hegazkina 488,00 1,00 488,00 Hotel 24,00 2,00 48,00 Lo egiteko tokia afariarekin 20,00 5,00 100,00 Janaria 33,23 1 33,23 Kotxeren alokairua 6 1 6,00 Txirrindak 99,78 2 199,56 Camping gasa 14,66 1 14,66 Zartagina 8,49 1 8,49 Lapikoa 18,11 1 18,11 SUBTOTALA 916,05 BEZ(%10) 91,61 TOTALA 1007,66 Aurrekontua justifikatzeko informazioa Coche de asistencia 150etb x dia... 6 euros por dia 6x5=30   http://www.viajablog.com/viaje-etiopia-presupuesto/ Repuestos bicis : https://www.decathlon.es/bicicleta-de-montaa-btwin-rockrider-300-id_8284495.html dos bicicletas de repuesto se envian en avion Suministros : https://www.amazon.es/Botiqu%C3%ADn-primeros-auxilios-piezas-supervivencia/dp/B01LN5EF06/ref=lp_2929180031_1_1?s=sports&ie=UTF8&qid=1487753056&sr=1-1-spons&psc=1  Comida :comprar en los su...