Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de abril, 2017

Sarrera

Proiektuen  Astea Hirubiden   2017 Hirubideko irakasle talde batek erronka bati ekin zion duela urte bete. Ikastetxeko klase arruntak eten aste betez eta lau proiektu interdisziplinar aurrera eramatea Ohiko ordutegi alde batera utzi, laneko espazioak aldatu (pasiloak, liburutegiak, klaseak ere beste modu batean erabili, kanpo aldera atera....)  Ikasturtearen zehar sekretupean (gutxi gorabehera) eraman genuen eta otsailaren 17an laugarren mailako ikasleak Abbadiako gaztelura eraman genituen Proiektuean Astea zertan zetzan azaltzeko.  Lau proiektuak ANTOINE D´ABBADIE ren inguruan direnez, gazteluaren bisita egin genuen.   Horren ondoren Abbadia gazteluko bilera gela batera eraman genituen proiektuen aurkezpena egiteko.  Lau proiektu aurkeztu ziren:  Abbadiarekin Solasean (Gizarte eta Euskera) Aroma a Carbonilla (Gizarte et...

ABBADIA MANNOR

ABBADIA MANNOR PLASTIKA, FRANTSESA ETA INGELESA Proiektuetako aste honetan, Ingeleseko mintegian Rol Joko bat antolatzea pentsatu dugu. Horretarako interneteko web gune batean aurkitutako Rol joko eredu bat hartu dugu. Asesinato en Hastings Mannor zuen hasierako izena, guk berriz, Abbadia Mannor deitu diogu.       Rol jokoa                        Rol joko honetan, 8 pertsonaiek hartzen dute parte. Gaztelu baten jabea hilik agertzen da, eta momentu horretan 8 pertsonaia horiek bertan zeuden, beraz, denak dira susmagarriak eta jokalariek aurkitu behar dute zein izan den hiltzailea. Characters Dictionaries Guk Abbadie gaztelua hartu dugu abiapuntutzat. Horregatik, ikastetxeko eraikin txikia gaztelu bihurtu dugu Plastikan egindako mural batzuk erabilita. Proiektuen azkeneko eguna rol jokoarekin amaitu dugu. Guzti hau aurrera eramateko ondorengo pausoak jarraitu ditu...

Robur Konkistatzailea / Robur el Conquistador

Abbadie'17 proiektuaren barruan, Julio Vernek 1886an argitaratutako eleberriaren grabaketa egin zen 4A gelan. Jarduera hau  urtarrilaren 25ean burutu zen,  Espainiar Hizkuntzaren eta Gizarte Zientzien artean prestatutako proiektuan, Lurrun askatzen (Soltando vapor)   izenekoan. Bertan, XIX. mendearekin, hau da, Antoine Abbadieren (1810-1897) mendearekin zerikusia duten materialak lantzen dira bi ikasgaietan, besteak beste, irakurketak. Adibidez, Edgar Allan Poeren ipuinak eta Verneren nobela hau. Liburua etxean eta gelako Barikuan, Verne (Viernes, Verne) saioetan irakurri ondorenean, grabaketari ekin zitzaion. Horretarako, ikasle beste zatietan banatu zen idazlana, hamairu, eta bakoitzak orribetera laburtu zuen egokitutako fragmentua. Eta honako hauxe da grabaketa saioaren emaitza.